Garrantzirik gabeko emaitzetan denbora galtzeaz nekatuta zaude? Gako-hitz aurreratuek bilaketen emaitza hobeak eskain diezazkizukete, nahi duzuna soilik aurki dezazun. Erabili ondoko gako-hitzak bilaketak mugatzen eta fokuratzen laguntzeko:
Gako-hitza | Azalpena | Adibidea |
---|---|---|
contains: | Zehazten dituzun fitxategi motetarako estekak dituzten guneetan fokuratzen ditu emaitzak. | Windows Media Audio (.wma) fitxategietarako estekak dituzten webguneak bilatzeko, idatzi music contains:wma. |
ext: | Zehaztutako fitxategi-izenaren luzapena duten webguneak soilik itzultzen ditu. | DOCX formatuko txostenak soilik bilatzeko, idatzi gaia eta ext:docx. |
filetype: | Zehaztutako fitxategi motako webguneak soilik itzultzen ditu. | PDF formatuko txostenak aurkitzeko, idatzi gaia eta filetype:pdf. |
inanchor: edo inbody: edo intitle: | Gako-hitz horiek terminoa metadatuetan (gunearen ainguran, gorputzean eta tituluan, hurrenez hurren) daukaten webguneak itzultzen dituzte. Zehaztu termino bakarra gako-hitzeko. Hainbat gako-hitz zerrenda dezakezu, hala behar izanez gero. | Ainguran "msn" eta gorputzean "gunea" eta "magog" terminoak dituzten webguneak aurkitzeko, idatzi inanchor:msn inbody:spaces inbody:magog. |
ip: | IP helbide jakin batean ostatutako guneak aurkitzen ditu. IP helbideak identifikatzaile laukoitz puntudun helbideak izan behar dira. Idatzi ip: gako-hitza eta webgunearen IP helbidea. | Idatzi IP:207.46.249.252. |
language: | Hizkuntza jakin batean dauden webguneak itzultzen ditu. Zehaztu hizkuntza-kodea language: gako-hitzarekin batera. | Zaharkin-dendei buruzko euskarazko webguneak ikusi nahi badituzu, idatzi "zaharkinak" language:eu. |
loc: edo location: | Herrialde edo eskualde jakin bateko webguneak itzultzen ditu. Zehaztu herrialde- edo eskualde-kodea loc: gako-hitzarekin batera. Hizkuntza bi edo gehiagotan arreta jartzeko, erabili OR hizkuntzak taldekatzeko. | AEBetako edo Erresuma Batuko eskulturari buruzko webguneak ikusteko, idatzi eskultura (loc:US OR loc:GB). Bing-en erabili ahal dituzun hizkuntza-kodeen zerrenda ezagutzeko, ikusi Herrialde-, eskualde- eta hizkuntza-kodeak. |
prefer: | Indartu bilaketa-termino bat edo beste operadore bat bilaketaren emaitzak fokuratzen laguntzeko. | Futbolari buruzko emaitzak aurkitzeko, baina federazioari lotutakoak hobesteko, idatzi futbola prefer:federazioa. |
site: | Zehaztutako guneko webguneak itzultzen ditu. Domeinu bi edo gehiagotan arreta jartzeko, erabili OR domeinuak taldekatzeko. site: erabil dezakezu web-domeinuak, domeinu nagusiak eta gehienez bi maila azpitik dauden direktorioak bilatzeko. Bilaketa-hitz jakin bat duten gune bateko webguneak ere bila ditzakezu. | Bihotzekoen inguruko BBCren edo CNNren webguneak ikusteko, idatzi "bihotzekoa" (site:bbc.co.uk OR site:cnn.com). Halo-ren ordenagailurako bertsioen webguneak aurkitzeko Microsoft-en webgunean, idatzi site:www.microsoft.com/games/pc halo. |
feed: | Bilaketa-terminorako webgune bateko RSS edo Atom jarioak aurkitzen ditu. | Futbolari buruzko RSS edo Atom jarioak bilatzeko, idatzi feed:futbola. |
hasfeed: | Bilaketa-terminorako RSS edo Atom jarioak dituzten webgune bateko web-orriak aurkitzen ditu. | New York Times webgunean RSS edo Atom jarioak dituzten web-orriak aurkitzeko, idatzi site:www.nytimes.com hasfeed:futbola. |
url: | Zerrendatutako domeinua edo web-helbidea Bing-en aurkibidean dagoen begiratzen du. | Microsoft domeinua aurkibidean dagoela egiaztatzeko, idatzi url:microsoft.com. |
Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.
Erlazionatutako gaiak
Bilaketa-aukera aurreratuak