Eduki medikoa hornitzen duten bazkide fidagarriek eman dituzte Bing guneko informazio medikoa eta Bing jakintza-diagrama. Osasun-profesionalen talde batek berrikusi du hainbat gaixotasunen informazioa.
First Databank-ek eta antzeko gune medikoek hornitzen dute Bing guneko sendagaiei buruzko informazioa. Focus Medica-k hornitzen du gaixotasunei, sintomei, probei eta prozedurei buruzko informazioa. Osasun-profesionalen talde batek berrikusi du informazio hau. Taldeak ez du berrikusi “Bing” bilaketa-terminoak edo termino horiekin erlazionatutako emaitzak. Honako hauek osatzen dute taldea:
Informazio medikoa bilatzen duzunean, “Honako hauek ere bilatu ditu jendeak” sekzioa ikusiko duzu. Bilaketa-portaeretan eta jakintza-diagraman oinarritzen da informazio hori.
Sintoma bat bilatu nahi baduzu, “Erlazionatutako gaixotasunak” sekzioa ikus dezakezu. Bilaketa-portaeretan eta jakintza-diagraman oinarritzen da sekzioa. Egokitasunaren arabera nabarmendu ditugu emaitza horiek.
Bing-ek ingelesez dauden hirugarrenen datuak biltzen ditu eta haiek itzultzen ditu. Halaber, merkatuaren araberako gune medikoetako datuak erabiltzen ditu informazioa osatzeko. Gogoan izan informazio medikoaren itzulpenak erreferentzia gisa hartu behar dituzula; ez dira aholku mediko gisa hartu behar. Microsoft-ek ez ditu berrikusi azpiko datuak eta ezin du bermatu guztiz zehatzak direnik.
Bing guneko informazio medikoa ez da hartu behar diagnostiko gisa eta ez da aplikagarria pertsona guztientzat. Gaixotasun bati buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan zure medikuarekin. Larritasun bat baduzu, deitu berehala medikuari edo osasun-larrialdietarako zenbakira.
Bing guneko informazio medikoari buruzko oharrak badituzu, erabili orrien behealdean dagoen esteka.
Gehien bilatutako gaien arabera ematen da soilik informazio medikoa eta ez da inola ere gaixotasun- edo tratamendu-zerrenda zehatz bat.