Gorde Bing-en bilaketaren emaitzak eta ikus itzazu leku bakarrean bilduta edozein unetan eta edozein gailutatik.
My saves orrian gorde ditzakezu bilaketen emaitzak eta, gero, edozein gailutatik ikusi. Irudiak, bideoak, tokiak eta erosketa-emaitzak gorde ditzakezu.
Irudiak, bideoak, tokiak edo erosketa-emaitzak arakatzen zabiltzala Bing-en, hautatu edozein emaitzaren ondoan aurkituko duzun [+] ikonoa eta emaitza My saves orrian gordeko da.
Gordetako bilaketen emaitzak My saves orrian bistaratuko dira. Bertara joateko, sakatu Ezarpenak eta, gero, sakatu My saves.
My saves orrian, sakatu kendu nahi duzun bilaketaren emaitzaren ondoan dagoen ••• eta, gero, sakatu Kendu.
Zeuk bakarrik ikus ditzakezu zuk gordetako emaitzak. Gorde dituzun emaitza guztiak ikusteko, hasi saioa Bing-en Microsoft kontuarekin.
Microsoft kontuarekin saioa hasten baduzu, edozein gailutatik ikusi ahal izango dituzu gordetako bilaketen emaitzak. Ez baduzu saioa hasten, gerorako gorde ahal izango dituzu emaitzak, baina, arakatzailez aldatuz gero edo cookieak garbituz gero, ezabatu egingo dira.
Baliteke hemen azaltzen diren eginbide eta funtzionaltasun batzuk erabilgarri ez egotea zure herrialde edo eskualdean une honetan.